XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZENBEIT BERRI / IRAILEKO BERRIAKUda huntan ainitz jende iragan da, egun batez ala zenbeit egunez gurekin otoitz eta gogoeta egiteko.
Aipa ditzagun bederen Irailan iraganak eta Irailako berriak.
1-an, hemen ginituen hogoi-ta hamahiru apez diosesakoak, urteko erretreta egiten ari.
Elgarrekilako Meza-nausi kartsu bat eman dugu: egun hartan zen-eta ehun-ta bigarren urte-burua diosesako gain huntan sor-arazi zutela Hazparneko hiru misionestek Beloke.
2-tik 4-eraino: Bordaleko lege-gizon andana bat.
3-an eta 4-an: urtean lauetan etortzen zaizkigun jaun-andere oblatoak edo otoizlariak.
4-tik 8-raino: ikastegi handietan dabiltzan gazte batzu.
8-an: Landesetako gazte multzo bat.
8-tik 11-raino: Villa Piako erakasleak; eta 10-an St Bernard-ekoak.
10-an eta 11-an: Paueko buraso zenbeit.
17-an eta 18-an: Hiriburuko etxean eta zoin bere tokitan dauden apezgaiak.
21-an eta 25-an: Bordeleko ikasleak, beren apezarekin.